Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Argitalpen-data: 2015/02/24

Eraikuntza-irtenbideen datu akustikoen datu-basearen bertsio berria: dBMat-Índices globales-V4

Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Akustika Arloak datu akustikoen "dBMat-Índices Globales" datu-basearen bertsio berri bat argitaratu du (4. bertsioa).

Ateen isolamendu akustikoari buruzko datuak gehitu zaizkio datu-baseari; hala, beste kategoria bat dago lehendik zeudenez gain, hala nola hormak, estaldurak, SATEak, panel-sistemak, errezel-hormak, horma mugigarriak, leihoak, solairuak, sabai esekiak, sistema arinak, etab.

Alorrean probatu diren eraikuntza-sistema jakinen isolamendu akustikoko eta soinu-xurgapeneko 500 datu baino gehiago jartzen ditu tresna honek sektorearen eskura.

Produktu jakinen datu akustikoak eskura izateak erraztu egiten du Eraikingintzaren Kode Teknikoan dagoen Zaratatik Babesteko Oinarrizko Dokumentuaren (EKTren DB-HR) arabera erabiltzaileentzat akustikoki erosoak diren eraikinak diseinatzea eta egitea.

Hemen, informazio gehiago eta datuak deskargatzeko aukera dago.