Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Herritarrek etxebizitza-politikak lantzen parte hartzeko prozesu berria Euskadin. Ondorioak

 

2015EKO BIRGAITZE TAILERRA: ONDORIOAK 

 

2013-2016 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen esparruan, Etxebizitza Sailburuordetzak lan-programa bat garatu du krisialdi ekonomikoaren, eta finantziazioa eskuratzetik etorritako arazoen ondoren, hiri-birgaitze, -eraberritze eta -berroneratzearen eremuan Euskadin sortutako beharrak aztertzeko. Horia guztia, prozesu parte-hartzaile baten bidez egin da.

Garatutako estrategia lantzeko erakundeek, entitateek, profesional adituek eta herritarrek hartu dute parte. Euskadiko hainbat udalerritan birgaitze-tailerrak egin dira, informazio-karpak jarri dira herritarrek parte har dezaten, eta inkestak egin zaizkie birgaitzeko laguntzak jaso dituzten pertsonei eta Euskadiko finka-administratzaileei.

Prozesuan ondorioztatu dena eta hobekuntza-lerroak kontuan hartuta, epe laburrean bi jarduera-lerro jarraituko ditugu:

a) Gai honen inguruko araudi berria, 2016an gauzatuko dena eta parte-hartze prozesuko ekarpenak bilduko dituena.

b) Laguntzei buruzko Komunikazio-plana, gardenak eta herritarrentzat eskuragarriak izan daitezen. Horretarako, gobernuko komunikazio-sareez gain, sektoreko agenteen bitartekaritza adituaz baliatuko gara.

Ondorioak (PDF, 1 MB) 2016/01/18

Azken aldaketako data:  2016/01/18