Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Etxebizitza politiken ebaluaziorako txostena 2014

Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Politika Publikoen Ebaluazio Txostena da, 2014. urteari dagokiona. 2013-2016 Etxebizitzaren Plan Zuzentzailea da etxebizitza-politiken plangintza estrategikoko tresna, lehentasunak ezartzen dituena eta adierazitako helburuak betetzeko beharrezkoak diren jarduketak gidatzen dituena. Hortaz, Plan Zuzentzailea gauzatu den lehen bi urteetan zenbateraino bete den analizatzean zentratzen da batez ere txosten hau.

Plan Zuzentzaileak 72 ekintza barne hartzen zituen, jarduteko 6 ardatz estrategikoren inguruan bilduta. Plana gauzatzeko makina bat programa eta jarduketa behar dira, eta, hori dela-eta, emaitza eta ebaluazio partzial ugari analizatu eta aurkeztu behar dira Plana bere osotasunean ebaluatu ahal izateko eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak aldi horretan etxebizitzaren alorrean egindako lana ebaluatzeko.

 

Txostena (PDF, 4 MB)  2016/02/22

Azken aldaketako data:  2016/02/19