Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Kudeaketa aurreratuaren europar asteko biltzarra

Hiri-berroneratzea eta eraginkortasun energetikoa: kudeaketa-eredu berrietarantz

Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko sustapen- eta hedapen-ekintzak biltzen dituen topaketa da 2015eko Kudeaketa Aurreratuari buruzko Aste Europarra. Hori urtero egiten da, azaroan, Europako Erkidego osoan.

Kudeaketari buruzko Aste Europarra dela eta, Visesak jardunaldi bat antolatu zuen “Hiri-berroneratzea eta eraginkortasun energetikoa: kudeaketa-eredu berrietarantz” gaiaren inguruan. Jardunaldiak Euskadin hiri-berroneratze integratua sustatzeko estrategiak eta ekimenak ezagutaraztea zuen helburu, baita horiek gauzatzeko aurreikusi diren kudeaketa-eredu berriak erakustea ere.

Miren Saratxaga De Isla Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak eta Etxebizitzaren Euskal Behatokiak txosten bat gehitu zuten honako hauek azaltzeko: hiri-birgaitzeak, -berritzeak eta -berroneratzeak egiteko Eusko Jaurlaritzaren laguntzen kudeaketa-eredu berriak, araudi berria aldatzeko egin diren partaidetza-prozesuak eta abiarazi diren finantziazio-aukerak.

Txontena (PDF, 1 MB) 2015/10/30

Azken eguneratzea: 2015/11/17