Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

"Eraikitze, birgaitze eta berroneratze hiritarra. Erronka energetikoak eta etxebizitza sozialaren eginkizuna" jardunaldia, 2014ko azaroak 13 eta 14

Ekitaldi-deskribapena

Azaroaren 13an eta 14an, VISESAk, AVS-k eta PIME’S proiektuak “Eraikitze, birgaitze eta berroneratze hiritarra. Erronka energetikoak eta etxebizitza sozialaren eginkizuna” jardunaldiak egin dituzte.

Jardunaldiak Bilbon egin dira azaroaren 13an, ostegunean (Euskalduna Jauregian) eta Gasteizen, azaroaren 14an, ostiralean (Artiumen).

Jardunaldi hauetan hainbat esparrutako adituek hartu dute parte, etorkizuneko hirien energia-erronketan etxebizitzak izango duen eginkizunaren inguruan duten ikuspegia azaltzeko:Europako helburu eta zuzentarauak, horiek betetzeko estrategiak, berrikuntza tresna gisa, gizarte-babesteko etxebizitzen sustatzaileen jarduketak, bai eta interes handiko beste hainbat alderdi ere.

Egitaraua, hizlariak eta jardunaldien gaineko informazio gehiago web orrian eskuragarri.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Bilbo eta Gasteiz
(España)