Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

AVS jardunaldia Alacanten

ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDEA ERAIKIZ

 

Etxebizitza eta Lurraren Sustatzaile Publikoen Espainiar Elkarteak (AVS), Enplegu eta Gizarte Politika Saileko Etxebizitza Sailburuordetza gonbidatu zuen, urriaren 21ean eta 22an etxebizitzarako eskubide subjektiboa aintzatestearen eta bere ezarpen eta gauzatze praktikoaren gainean eztabaidatzeko helburuarekin, Alacanten elkartzen zen txostengileen taldeko partaide izatera

Jardunaldiaren helburua, autonomi erkidegoek eskubide hau onartzeko ezarri dituzten araudi desberdinak, eskubide horren ariketa udal politikara nola eramaten den, eta azkenik, eskubide horren kudeaketa ikuspegi desberdinetatik berrikustea zen.

Etxebizitzako Euskal Behatokiak, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza lagundu zuen aurkezpen baten lanketan, non Euskadiko etxebizitzako politika publikoaren azken hamarkadetako testuinguru datuak, bere xehetasunak, bere eragin eta bilakaera desberdinak, eta bere etxebizitzarako eskubide subjektiboa ekainaren 18ko, 3/2015 Lege berriaren idazketan nola irudikatzen den, azaltzen ziren.

Topaketa honek aukera eman du, galerak saihesteko esku-hartze publikoen, etxebizitza parke publikoen eta bere kudeaketaren egoeraren eta finantza erakunde zehatz batzuen egungo jarreraren inguruan, esperientziak partekatzeko, baina batez ere, etxebizitza eskubidearen ariketan aurrerapen ildoak partekatzeko.

Txostena (PDF, 3 MB) 2015/10/22

Azken eguneratzea: 2015/11/17