Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2. Etxebizitzako adituen topaketa Bartzelonan

Aurreko Urriaren 2an, etxebizitzaren arloko adituek, bere bigarren topaketa egin zuten Bartzelonan (aurreko jardunaldia Zaragozan izan zen). Bertan #2_ENCUENTROS_VIVIENDA hashtag-a erabiliz, gaur egungo etxebizitzako politika publikoaren alderdi batzuei buruz eztabaidatu zuten: onuradunak, sarbide motak, eta etxebizitza eta bizitoki motak

2014 urtean, etxebizitzako politiketarako ezagutza eta praktika onak ekoizteko konpromisotik eratu zen elkarlaneko sarea, akademikoen eta teknikarien berrelkarketa ahabidetu duena, formatu ireki batean, non estatuko Unibertsitateetako pertsona kalifikatuak eta etxebizitzako politika publikoaren gaian, udal eta autonomia erkidego berritzaileenak diren gobernuen ordezkariak nahasten dira.

Sare bat, non Etxebizitzako Euskal Behatokiak parte hartzen du, bertatik etxebizitzaren sektore publikoari balio erantsia sortzen laguntzeko nahian.

Hirugarren topaketa Bilbon izango da 2016ko martxoan.

Azken eguneratzea: 2015/11/17