15. zkia. 2017eko Martxoa |eus | es
BigData EITei aplikatua

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) araudiak 2018. urtetik aurrera EITaren ziurtagiria izan beharko dela derrigortzen du, baldin eta eraikinak 50 urte edo gehiagoko antzinatasuna badu.

Ildo horretatik, Etxebizitza Sailburuordetzak Big Data tresnen bidezko analisia egiteko agindua eman du, horiek izango duten inpaktuari aurre hartzea ahalbidetuko duena. Lehendik eginda dauden EITen informazioaz baliatuta, EITen etorkizunerako plangintzarekin batera eta datu demografikoak ebaluatuz, 3 eta 10 urteko eperako EITen emaitzen aurreikuspena lortzen da. 2017ko urtarrilera arte, 8.200 EITtik gora egin dira EAEn, nagusiki Bizkaian (%63a) eta Gipuzkoan (%26a).

2017/01/02ra arte gauzatutako EIT kopurua: 8.238
2017/01/02ra arte 3 urteko eperako (2017-2019) aurreikusitako
EIT kopurua
75.376
2017/01/02ra arte 10 urteko eperako (2017-2026) aurreikusitako
EIT kopurua
100.103

 

 

[ Informazio gehiago ]

 
  ALBISTEAK
 

Etxebizitza babestuaren finantzaketaren joerak EBean

 

Renove Planaren Ebaluazioa
2013-2016: 1.152,3 milioi euro birgaitzera bideratuak

EEBk Europar Batasuneko etxebizitza politiken inguruko joera nagusien analisi eguneratua aurkeztu du, politika hauen finantzatzeko tresnetan eta mekanismoetan arreta berezia jarriz. Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Erresuma Batua dira azterturiko herrialdeak.

2014-2020 programazio-denboraldi berrirako, EGEF-en aurreikusten diren eta etxebizitzaren finantzaketari loturiko neurriekin lotutako Programa Operatiboetan agertzen den aurrekontuetako inbertsioa 7.000 milioi eurokoa da (horietatik 2.000 milioi euro 2007-2013 denboraldian).

 

2013-2016 denboraldian emandako birgaitzerako laguntzen zenbatekoa 74,9 milioitara iritsi da; aldi berean, hauek beste 1.077,4 milioi euro mobilizatu dituzte, ekintza pribatuaren eskutik (inbertsio induzitua). Honek suposatu du birgaitzera bideratu diren baliabide ekonomikoak (laguntzak +inbertsio induzitua) 152,3 milioi eurokoak izan direla. Laguntzen %70a energia-eraginkortasunera zuzendu da.

[ Informazio gehiago ]

 

  [ Informazio gehiago ]

 

 

Berankortasun maila jaitsi da Jabekideen Erkidegoetan

 

Euskal Etxebizitzen Zerbitzuaren-Etxebideren – Ebaluazioa

Berankortasun tasa (erkidegoaren kuoten ordainketan berankortasuna dagoen erkidegoen proportzioa) %25,8koa da EAEn, 2015eko kontabilitate-ekitaldia itxi orduko. Aurreko bi urtekin alderatuz, jaitsiera nabarmena ikus daiteke tasa honetan (zein %28,5 inguruan kokatzen baitzen).

Finantza-entitate berankorrak dituzten Jabekideen Erkidegoek berankortasuna ematen den Jabekideen Erkidegoen %6,7a biltzen dute (%8,8a 2015ean), eta EAEko Jabekideen Erkidego guztien %1,7a (%2,5a 2015ean).

Berankortasuna Jabekideen Erkidegoetan (estimazioa)

2015eko kontabilitate-ekitaldian metatutako zor guztia 34,2 milioi euro
Finantza-entitateenak 3,9 milioi euro
 

2015eko abenduan, 65.792 pertsona zeuden Etxebiden izena emanda. 2013an Etxebideren arautze sisteman txertaturiko aldaketez geroztik eskari babestuan jaitsiera handia eman zen (-%37). Gaur egun, etxebizitza babestua eskatzen duten hamarretik ia 8k (%78,7k) alokairua hautatzen dute.

Inkesten emaitzek erakusten dute Etxebiderekiko asebetetze-maila esanguratsua dela: etxebizitza babestua eskatzen duten gizataldeek 59,3 punturekin baloratu dute zerbitzua (0tik 100era bitarteko eskalan). Inkestatutako pertsonen gehiengoak (%50ak) balorazio ona edo oso ona egozten dio Etxebideri. 2013arekin alderatuz balorazioa 1,4 puntutan hobetu da aurreko urteetan erregistraturiko joerarekin bat etorriz.

[ Informazio gehiago ]

 

  [ Informazio gehiago ]

 

 
 
17.504 alokairu-erregimeneko etxebizitza EAEko etxebizitza-parke publikoan

Alokairu-politikaren ebaluazioaren 2015eko emaitzak adierazten du EAEko etxebizitza-parke publikoa 77.399 etxebizitza babestuek osatzen dutela. Hauetatik, 17.504 etxebizitza alokairu-erregimenekoak dira, hau da %22,6a. 2015ean 3.720 etxebizitzek osatzen zuten Alokabideren alokairuko etxebizitzen parke propioa. Parke propioaz gain, Alokabidek 11.767 etxebizitza kudeatu ditu, eta honek %4,3ko gehikuntza suposatu du, 2014arekin alderatuta.

[ Informazio gehiago ]

 


  ZIFRAK. EEB webean argitaratutako zifrak, 2016ko 4.hiruhilekoari dagozkionak.
 
EAEko Higiezinen Eskaintzari buruzko inkestaren emaitza taula
 
Etxebizitza eta lurzoruaren alorrean jarduketa babestuen finantzaketa
 
Etxebizitza hasi eta bukatuen estatistika

Datozen argitalpenak

      o Etxebizitza hutsen programen ebaluazioa
      o Ebaluazio integrala 2015
 
eus | es 
  (+34) 945 019880/81  |   harremana  | blog Etxebizitza Behatokia  
 
/table>