Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Argitalpen-data: 2016/05/26

Euskal Trenbide Sareak, Zaratamon dagoen Arkotxako trenbide pasagunea kentzeko lanen lizitazioa deitu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak, Zaratamoko Arkotxa auzoan, Bilbo-Donostia trenbide lineako 7/607 kilometro puntuan dagoen Praderako trenbide pasagunea kentzeko lizitazioa deitu du. Lanen gehieneko zenbatekoa 500.000 euro baino pixka bat gehiagokoa izango da, BEZik gabe, eta lanak egiteko epea ez da zortzi hilabete baino gehiagokoa izango. 
Trenbidea gainditzeko aukeratu den modua, goitik joango den oinezkoentzako igarobidea eraikitzea izango da. Igarobide horrek, trenbidearekin paraleloan doan BI-3720 errepidea ere gaindituko du. Horretarako, aurretik fabrikatutako zutabea jarriko da, eta lekuan bertan hormigoiztatuko den taularekin osatuko da. Bertara, mutur bakoitzean egongo diren eskaileren eta igogailuen bitartez helduko da, guztiz erabilerraza izan dadin. Igogailuetarako sarrerek euritik babesteko biserak izango dituzte. 630 kilogramo / 8 pertsona jasotzeko ahalmena izango dute. 
Igarobidea eraikitzeko, beharrezkoa izango da une honetan bertan dagoen semaforoko oinezkoen igarobidea sarbide berriaren inguruetara aldatzea. Halaber, Bizkaibusen egungo geralekua ere lekuz aldatuko da. 
Jarduketa hori, trafiko intentsitate handia jasaten duten trenbide pasaguneak pixkanaka kentzen joateko Euskal Trenbide Sareak aurrera daraman politikaren barruan sartzen da. 


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak, Zaratamoko Arkotxa auzoan, Bilbo-Donostia trenbide lineako 7/607 kilometro puntuan dagoen Praderako trenbide pasagunea kentzeko lizitazioa deitu du. Lanen gehieneko zenbatekoa 500.000 euro baino pixka bat gehiagokoa izango da, BEZik gabe, eta lanak egiteko epea ez da zortzi hilabete baino gehiagokoa izango.

Trenbidea gainditzeko aukeratu den modua, goitik joango den oinezkoentzako igarobidea eraikitzea izango da. Igarobide horrek, trenbidearekin paraleloan doan BI-3720 errepidea ere gaindituko du. Horretarako, aurretik fabrikatutako zutabea jarriko da, eta lekuan bertan hormigoiztatuko den taularekin osatuko da. Bertara, mutur bakoitzean egongo diren eskaileren eta igogailuen bitartez helduko da, guztiz erabilerraza izan dadin. Igogailuetarako sarrerek euritik babesteko biserak izango dituzte. 630 kilogramo / 8 pertsona jasotzeko ahalmena izango dute. Igarobidea eraikitzeko, beharrezkoa izango da une honetan bertan dagoen semaforoko oinezkoen igarobidea sarbide berriaren inguruetara aldatzea. Halaber, Bizkaibusen egungo geralekua ere lekuz aldatuko da. Jarduketa hori, trafiko intentsitate handia jasaten duten trenbide pasaguneak pixkanaka kentzen joateko Euskal Trenbide Sareak aurrera daraman politikaren barruan sartzen da.