Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Argitalpen-data: 2015/06/01

Instalazio termikoak etxebizitzen eraikinetan eta instalazioen kudeaketa

"Instalazio Termikoak Etxebizitzen Eraikinetan eta Instalazioen Kudeaketa" jardunaldia. Maiatzaren 13an egin zen, eta arrakasta handia izan zuen, eta oso ondo baloratu zuten jardunaldira joan zirenek.

Eraikuntzaren sektoreko 100 profesional baino gehiago joan ziren EKKLko ekitaldia-aretora, gonbidatutako 8 txostengileen aurkezpenak ikustera.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toña Guenaga jaunak ireki zuen, Gizarte Politiketako sailburuorde Maria Covadonga Solaguren Santamaria andrearekin eta Etxebizitza zuzendari Ignacio Basañez Alfonso jaunarekin batera. Zuzendari hori moderatzaile aritu zen jardunaldian.

Ondoren, lehenengo lau txostenak aurkeztu ziren, programari jarraituz.

Atseden labur bat egin zen, kafea hartzeko eta janaurreko txiki bat egiteko, bai eta parte hartzaileen artean solas egiteko ere.

Entzuleak, gustura, hurrengo lau txostenak osatu arte ez ziren joan ekitaldi-aretotik. Entzule eta hizlarien arteko galdera-erantzunen feedback-aren ondoren, jardunaldia amaitzeko, Area Termikoko teknikarietako batek bisita dinamiko bat gidatu zuen EKKLko instalazio berriak ikusteko; eraikinetan klimatizazio-sistemen karakterizazioa eta saiakuntza egiteko dira, hain zuzen ere, instalazio horiek.

Txalo zaparrada batekin amaitu zen jardunaldia.

EKKLko planta esperimental berriaren inaugurazioa arrakastatsua izan da, eta espektatiba handiak piztu dira.

Informazio gehiago eta ponentziak